Teknologia albisteak
32

Umap Iturriak: euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun loturen jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-27 : 10:26

Codesyntaxen garatu dugun UMAP aplikazioan berrikuntzak plazaratu ditugu azken egunotan. UMAP Iturriak atala berregituratu eta indartu dugu, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun lotura edo iturri informatiboen inguruko estatistikekin. Egunez egun (eta hilez hil) euskaldunok zer hedabide eta iturri partekatzen ditugun, zer neurritan, zenbat URL ezberdin iturri bakoitzeko, eta abar. Azken batean, Twitterren gabiltzan euskaldunontzat zeintzuk diren gure erreferentziazko iturriak, eta bakoitza zer neurritan.

  • Orduz ordu partekatu ditugun URLen kopurua.
  • Zer iturri partekatu ditugun, eta bakoitza zenbat aldiz.
  • Iturri bakoitzetik zenbat URL ezberdin partekatu ditugun (datu honek, neurri batean, hedabide edo iturri batek sortutako edukiaren gutxi gorabeherako kopurua ere emango digu).
  • Iturri horren URL bakoitza, bataz beste, zenbat aldiz partekatu den (nolabait esateko, hedabide edo iturri horren interesaren neurria).
  • Iturri/hedabide bakoitzak guztien artean daukan pisua.

Guztia irakurri (codesyntax.com) »»

Txioak (31) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-02-27 : 10:39

Artikuluan, irudi grafikoetan adibidea jartzen da Sustatu eta Zuzeu konparatzekoa. Grafikoak adierazten duena da, partekatzen diren mila URL euskaldunetatik, zenbat diren medio batekoak edo bestekoak

http://umap.eu/iturriak/sustatu.eus/zuzeu.eus

Grafikoaz gain, taulan ere badago zeri erreparatu

URL desberdin gehiago partekatzen dira Sustatukoak Zuzeukoak baino, baina, era berean, Zuzeuko eduki bakoitza, bataz beste, gehiago partekatzen da Sustatukoa baino. URL desberdinen kopuruak adieraz dezake, beharbada, euskarazko zenbat eduki sortzen duen medio batek hilabete jakin batean (nahiz eta lehenagoko esteka zaharragoak ere banatuko ziren, beharbada), eta aldiz, bataz besteko partekatzeak adieraz dezake zabaltzen denak interes gehiago edo gutxiago duela. Kasu honetan, interesgarriagoa dirudi Zuzeuko edukiak Sustatukoak baino.

Beste bi hedabide konparatuz gero, Berria eta EITB, taulak adierazten digu EITBk askoz eduki gehiago sortzen duela, baina partekatze gutxi lortzen dute, Berriarekin alderatuta.

http://umap.eu/iturriak/eitb.eus/berria.eus

Erantzun

Sartu