Teknologia albisteak
28

Android 5.0 Lollipop, euskaraz izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-16 : 11:36

Googlek atzo bertan jakinarazi zuenez, Android sistemaren hurrengo bertsioa 68 hizkuntzatan erabili izango da, horien artean, lehenengo aldiz, baita euskaraz ere. Sistema eragile berriaren izena Android 5.0 Lollipop izango da. Euskararekin batera beste 14 hizkuntza gehitu dituzte bertsio honetan, besteak beste, galiziera, bengalia, islandiera, nepaliera, tamila,... Katalana lehendik zegoen. Android euskaraz plataforman ere eman dute honen berri, eta azken urteko prozesua aipatu dute. Bertsio berria bihar (urriak 17) egongo da eskuragarri lehenengo erabiltzaileentzat, baina gehienok aste batzuk beharko ditugu eguneratu eta erabili ahal izateko, gailuaren arabera.

Guztia irakurri (android.com) »»

Txioak (26) | 2 Erantzun

Erantzunak

2014-10-18 : 09:47

Atzorako (hilak 17) espero ziren Nexus 5 eta 7entzako sistema eragile berriaren instalazio irudiak eta SDK (garapen ingurunea). Azkenean garapen ingurunea eta 'preview' egonkorrago baten irudia atera zuten (lehen preview-a uztailetik zegoen eskuragarri, Google IOn sistema berria aurkeztearekin batera)

Azken preview honetan behintzat ez dator euskararik aukerako hizkuntzen artean. Dena dela, instalazio irudi hauek ez dira publiko zabalera zuzendutakoak, garatzaileei zuzenduak dira.

Suposatzen dut azken bertsioan (azaroaren lehen astean izan daiteke) banatuko dutela.

2014-11-17 : 09:14

Googlek horrela agindu arren, euskararik ez oraingoz Android 5ean. Goiko albistean aurreratu genuen bezala, Googlek iragarri zuen Androiden bertsio berrian, Lollipop delakoan, euskara ere agertuko zela, beste hainbat hizkuntzarekin batera.

Gutxinaka gutxinaka Google hasi da Android gailuak eguneratzen, baina badirudi oraindik ez dagoela modurik gailuak euskaraz konfiguratzeko. Guk ez, behintzat. Eta Twitterren ere horrela aipatu izan dute hainbatek (Larreategik https://twitter.com/erralin/status/532982789436882944 eta Ayestak https://twitter.com/eayesta/status/534090351737180160, adibidez).

Inork lortu du? Nexus 9 berrietan agian?

Ea datozen egunotan, Android eguneraketak hedatu ahala, eta gailu guztietara zabaldu ahala, Android euskaraz ikusterik daukagun!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago