Teknologia albisteak
1

Jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Aldundiak, euskarak lehentasuna lortzeko beharraz gogoeta egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Foru Aldundia
2014-09-15 : 11:06
Dozena bat hizlarik hainbat ikuspegitatik landuko dute aukera berdintasuna, irailaren 19an, Koldo Mitxelenan. Vesna Crnic-Grotic, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren batzordeko burua, bertan izango da. Izenematea, hilaren 17ra arte zabalik.

Euskarak lehentasuna lortzeko beharraz, egoeraz eta estrategiaz gogoeta egiteko jardunaldia antolatu du irailaren 19rako. Goizean zehar, Koldo Mitxelena Kulturgunera bertaratutakoek hiru ikuspegi landuko dituzte: soziolinguistikoa, herri mugimenduarena eta zuzenbide administratiboarena eta administrazioarena.

Ikuspegi horiek guztiak ondo aztertzea garrantzitsua da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Izan ere, datozen egunetan onartuko du Aldundiaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua. Modu horretan, Aldundiak lehentasunez erabiliko du euskara.

Herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatzeko eta oreka berdintzeko, oztopo handienak dituen hizkuntzaren alde jokabide positiboko neurriak eman behar dira, frogatua baitago, horiek gabe, arauen eragina mugatua dela hizkuntzaren garapenaren alde. Eragin sozial handia duten gainerako politika publikoetan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak ereduzko jokabideak izateko erantzukizuna hartu nahi du esparru honetan.

Izena emateko epea asteazkenera arte egongo da zabalik, irailaren 17ra arte. Horretarako idatzi nurruzmendi@gipuzkoa.net helbidera edo 943112394 telefono zenbakira.

 

EGITARAUA

  • 09:00-09:05 Ongietorria eta aurkezpena Martin Garitano(Gipuzkoako diputatu nagusia). Idurre Eskisabel (kazetaria eta EHUko irakaslea)
  • 09:05-09:20 Euskararen lehentasuna hizkuntza ekologiatik. Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)
  • 09:20-09:35 Euskararen lehentasuna barneratuko duen hizkuntza-politika. Paul Bilbao (Kontseilua)
  • 09:35-10:00 Hizkuntza gutxituekiko lehentasunezko tratua, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren argitan. Vesna Crnić-Grotić (Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren batzordeko burua)
  • 10:00-10:15 Galdera-erantzunak
  • 10:15-10:20 Bideoa
  • 10:20-10:35 Euskararen lehentasuna herritar euskaltzaleen begietatik. Elena Laka (abokatua eta Topaguneko lehendakaria)
  •  10:35-10:50 Euskararen lehentasuna hedabideekiko harremanetan. Alberto Barandiaran (Hekimen)
  • 10:50-11:05 Zumaiako osasun etxeko pediatren afera. Xabier Azkue Ibarbia (zumaiarra)
  • 11:05-11:15 Galdera-erantzunak
  • 11:15-11:30 Atsedenaldia
  • 11:30-11:35 Bideoa
  • 11:35-11:50 Euskararen lehentasuna EAEko Euskararen Legetik at. Iñigo Urrutia (EHU)
  • 11:50-12:05 Euskararen lehentasuna udalerri euskaldunen ikuspegitik. Maren Belastegi (UEMA)
  • 12:05-12:20 Euskararen erronka legalak. Iñaki Agirreazkuenaga(EHU)
  • 12:20-12:35 Aldundiaren hizkuntzen kudeaketan euskarari lehentasuna ematen dion dekretuaren aurkezpena. Gipuzkoako Foru Aldundia
  • 12:35-12:50 Galdera-erantzunak
  • 12:50-13:45 Mahai-ingurua: Zer egin euskararen lehentasuna lortzeko? Vesna Crnić-Grotić, Nestor Esteban (EHE), Nerea Zubia (Oñatiko Udala). Gai-jartzaile eta gidari: Idurre Eskisabel

Erantzunak

2014-09-15 : 14:37

Bide batez... Ez ote luke dimisioa eman behar ja Donostiako alkateak? Edota dimitiarazi norbaitek?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago