Teknologia albisteak
2

Gazteak baleki, zaharrak baleza

Erabiltzailearen aurpegia
Gasteizko Udaletxeko Erorketak Ekiditeko Programa
2014-07-17 : 13:42
Orain arte, edadetuek izaten dituzten erorketei buruzko materiala ingeleraz egon izan ohi da, eta neurri handi batean, gaztelaniaz. Bada, Aitor Asteasuinzarra, Manex Garaio eta Beñat Garaioren ekimenez blog bat osatu dugu, artikulu garrantzitsuenen gaztelania eta euskarazko itzulpenekin. Blogak Sirimiri Servicios Socioculturales enpresaren bultzada jaso du eta asmoa jakintza honen dibulgazioa zabaltzea da, bereziki euskararen kasuan.

150 artikulu baino gehiago erabili ditugu blog honetako 39 dibulgazio sarrerak osatzeko, eta oihartzunik balu, ekarpen gehiago egiteko asmoa eta esperantza dugu. Horretaz gain, inork bere ekarpena egin nahiko balu, artikuluren bat euskararatu duelako edo esteka interesgarriren bat partekatu nahi duelako, asmoa gure blogean sartzeko aukera eskaintzea da.

Hau da blogaren helbidea: ezerori.blogspot.com.es

Zuen interesekoa izango delakoan, zuen erantzuna eta feed-backa eskertuko genuke.

Erantzunak

2014-07-20 : 23:38

Zorionak ekimenangaittik. Oso proiektu interesgarrixa. Fisioterapeuta naiz, Zaharren Egoitza txiki baten egitten dot biharra (Ondarrun), eta hau gure eguneroko kezka nagusixetako bat da.

Imajinatzen dot ezagutuko dozuela Tinettin eskalia. Oin dala gitxi prestau dot euskerazko bertsiño hau, interesatzen bajatsue edo: http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2014/05/tinetti-eskalia-ondarrutar-bertsion.html

Osasuna eta animo!

2014-07-23 : 18:03

Kaixo Oier! Eskerrik asko idazteagatik!
Guk ere Tinetti eskala pasatzen dugu batik bat (Senior Fitness Test bera ere), baina erdaraz genuen. Baina, aizu, hemendik aurrera euskarazko eredua jarraituko dugu! Bidaltzerik ba al duzu? Gure helbidea programaprevencioncaidas@vitoria-gasteiz.org da.
Nahi duzuenerako prest! Ondo izan,
Beñat

Erantzun

Sartu