Aurtengo otsailaren 14an ‘maiteminduen eguna’ baino gauza gorrotagarriagoak ere gertatu ziren. Hegoaldeko euskaldunontzat bai behintzat. Besteak beste, Madrilgo Ministroen Kontseiluak Jabetza Intelektualaren Legea erreformatzeko egitasmoa onartu zuen. Egunotan jakin denez, Espainiako Legebiltzarrak uztailaren 22an onartuko du egitasmoa, PPren erabateko gehiengoa profitatuz, gero Senatura eraman eta udazkenerako martxan jarri ahal izateko. (Joxe Rojasen Teknopataren Txokoan agertutako artikulua, haren cc-by-sa lizentziari esker hona ekarria).
Google News-ek dirutza irabazten du egunkariek ekoitzitako albisteen loturak eskainiz, eta dirutza horren zati batek egunkari horientzat izan behar du.
Tira, ez da planteamendu txarra printzipioz —libra nazala Espageti Munstro Hegalariak Googleren negozioa defendatzetik— arazo pare batengatik ez balitz:
Baliteke Googlek diru sarrerak izatea albiste agregazio zerbitzuari esker. Googlek berak dioenez, aldiz, negoziorik handiena bilaketetan, Youtuben, Play Storean eta Chromen dute.
Baina Googleri sinistu ala ez, bada kontuan hartu beharreko beste datu bat: Estatu Batuetako Loyola Marymount unibertsitateko ikertzaileek Digitization and Aggregationikerlanean erakutsi dutenez, albistegietako edukiak Google News bezalako agregatzaileetan ez agertzeak ondorio negatiboak ditu. Etatu Batuetan, Associated Press agentziak bere edukiak Google Newsen ez argitaratzeko agindua eman zuen 2009ko abendua eta 2010eko urtarrila bitartean, bilatzailearekiko ezadostasunak direla eta.
Bada, zazpi asteko tarte horretan, Associated Presseko webguneak %20ko galera izan zuen bisitetan. Google Newsen erabiltzaileek denbora gehiago pasatu behar zuten albisteen bila… eta dirudienez, bilaketan inbertitutako denbora hori albistearen beraren irakurketatik ‘deskontatzen’ zuten. Google Newsen agertzea, beraz, Googlerentzat ez ezik, hedabideentzat ere bada negozio ona.
Baina jokaldirik politena Googleren injustiziari aurre egiteko formulan datza. Bi osagai nagusi ditu Espainiako Gobernuak aurreikusi duen formulak:
Googleren negozioaren zati bat hedabideen artean banatzeko aitzakiarekin, azkenean SGAE, CEDRO eta antzeko beste erakundeen moduko mafia berri bat sortuko da laster, beraz, poltsikoak beteen dituztenak halaxe jarraitzeko.
Gero eta fede gutxiago daukat halako kontuetan, baina momentuz, bada kanpaina bat change.org plataforman, Espainiako gobernuari eskatzeko egitasmoa bertan behera utz dezala. Bertan lor dezakezu informazio gehiago eta, nahi baduzu, eskaera bera sinatu. Horrez gain, garrantzitsuena, beti bezala, ondo informatuta egotea. Hona gaia aztertzen duten hainbat lotura, irakurtzeko denbora eta gogoa baldin baduzu (gazteleraz gehienak)
Erantzun
Sartu