Teknologia albisteak

Plone softwarearen erabilpen kasuak, dibulgazio jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2012-04-18 : 13:04

Gure enpresak (CodeSyntax) bezeroekin teknologia zehatz bat erabiliz (Plone CMS-a) martxan jarritako hiru esperientzia ezberdin gertutik ezagutu ahal izango ditugu datorren astean, gure bulegoetan antolatutako dibulgazio jardunaldian. Kasu bat da nazioartekotzera enfokatutako enpresa batena (Ulma Packaging), 2.a pertsona ugarik mantendu eta editatzen duen webgunea (Mondragon Unibertsitatea) eta 3.a Europako agentzia baten esperientzia konplexua (OSHA, European Agency for Safety and Health at Work).

Urteroko zita izaten da Plone software librea erabiltzen dugun komunitatean, koordinatutako nazioarteko egun bat egitea, marketina sustatzeko, komunitatea sendotzeko. World Plone Day topaketa izaten da hori eta aurten apirilaren 25ean da.

Egun horretarako, hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.

Noiz / Non

Apirilak 25, asteazkena, goizeko 10:00etan.

CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren (begiratu non dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

Plone webguneen arduradunen ikuspegitik:

Plone 4 bertsioaren ezaugarri eta abantailak eta San Frantziskoko azken Plone konferentziak ikusitakoak:

  • 11:00 - 11:30 Mikel Larreategi, CodeSyntax
  • 11:30 - 12:00 Galdera irekiak eta kafea

Hizlari batzuek euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.

Izen-ematea

Egin klik hemen izena emateko. Topaketa hau doakoa da.

Erantzun

Sartu