Teknologia albisteak

LungoJs: HTML5 WebApp egiteko framework berria, eta etxekoa.

Erabiltzailearen aurpegia
TapQuo
2011-11-15 : 09:11

Nahiz eta gaur egun aplikazio mobilen "look"-a daukaten web aplikazioak garatzeko baliabideak egon, JQuery Mobile edo Sencha adibidez, hauek ez dute HTML5-ak eskeintzen duen potentziala ematen mobiletarako aplikazioei dagokienez. LungoJs Bilbon sortutako Framework berria da eta FULL HTML5 bezala aipatu daiteke, hau da, WebApp-en garapenera zuzenduta dago HTML5-ak eskaintzen duen potentzialitate semantiko guztia erabiliaz, hala nola animazioak eta efektuak.
Argazkiak.org | LungoJS © cc-by-sa: sustatu

Hauek errendimendu oso ona dute CSS3 eta bere JavaScript API-ari esker, baita Geoposizioa eta barne datu baseekin daukan hartu-emana. Gainera, honen erabilera, aurretik aipatutako Framework ezberdinekin eduki daitekeena baino errazagoa eta atseginagoa da. Honen ondorioz, horren jakitun ez den jendeari asko errazten zaio aplikazioen garapena. Framework berri hau Javier Jiménezek (@soyjavi) garatua da eta WebApp mobilen mundua iraultzeko aukera haundiak dauzka.

Erantzun

Sartu