Interneteko albistegia

Energia nuklearra poltsikoan

Sustatu | Teknologia | 2005-05-19 : 13:05

Rochester-eko Unibertsitatean aztertzen ari dira tritioarekin egindako bateriak. Hidrogenoaren forma erradioaktiboa da tritioa. Gaur egungo ion-litiozko bateriak ordezkatuko lituzke. Kargatu gabe hamar urte iraun dezaketen bateriak lortu daitezke tritioarekin.

Eguzki panelek eguzkitik fotoiak hartu eta energia bihurtzen duten moduan, betavoltaikoen zientziak silizioa erabiltzen du gas erradioaktibo batek (tritioa, adibidez) botatako elektroiak hartu eta energia sortzeko.

Hala ere, arazoa da tritio gasaren partikulak ahuldu egiten direla. Partikulen erdiak kanporantz joaten dira eta ez dute silizioarekin bat egiten. Hala, partikulak hartzeko hobe litzateke azalera sakoneko zerbait erabiltzea.

Partikula erradioaktibo horiek PDA bezalako aparailuen barruan kapsulatu daitezkeela esan dute. Energia nuklearra gure poltsikoan eramango genuke hala.

Hemen duzue Rochester-eko Unibertsitatearen prentsa oharra.

Erantzunak

delarge | 2009-05-11 : 13:22 | #1

Energia nuklearra elementu kimiko batzuen isotopoek erreakzio nuklearrak egiteko duten ahalmenetik dator, eta hortik askatzen duten energiatik.
Fisio Energia
Fisioko energia gaur egun ezagutzen dugun energia nuklearra da eta uranioarekin aplikatzen da. Nahiz eta CO2 ez duen kanporatzen (erregai fosilik ez delako erabiltzen) hondakin erreaktibo asko sortzen ditu eta horregatik ekologistek gogor kritikatzen dute.
Proportzioan astuna den atomo bat beste atomo arinago batzuetan banatzen da, partikula erradiaktiboak sortzen dituen eta energia handia sortzen duen erreakzio batean. Erreakzio hori arrunta da bonba nuklearrak sortzean eta gaur egungo zentral nuklearretan erabiltzen da energia elektrikoa sor dadin. Ingurugiroko arazoak sor ditzake, sortzen dituen hondar erradiaktiboak garraiatzeko eta biltzeko beharraren jatorria dela eta; horiek ekiditeko, segurtasuneko kontrol gogorrak egon behar dira, bestela, gatazka handiak gerta daitezke eta mutazio eta antzekoak sortu, hori dela eta, ez da oso gomendagarria zentral hauetatik gertu bizitzea.
Fusio Energia
Abantailak eta desabantailak
Energia nuklearraren abantaila nabariena energia elektriko handia sortzen dela. Hala ere, askoren iritziz arazo larriak sor ditzake gizarteari: adibidez Txernobilen gertatutakoa, 10000 pertsona errefusatu bezala bizi izan ziren eta gobernuak dionez 31 pertsona bakarrik hil ziren, nahiz eta hiritarrak gehiago izan zirela esan. Leherketa horren ondorioz laino erreadioktibo bat zabaldu zen eta adituek diotenez Erresuma Batuetara heldu zen. Laino horrek euri azido sortu zuen eta gaur egungo ume askok eta askok mutazioak pairatzen dute. Beste arazo larri bat, hondakin nuklearrak, denbora asko behar dutela desagertzeko da. Lehen, itsasora botatzen zuten baina uraren korrosibitatea dela eta hondakina atera eta ura kutsatu eta arrainak hiltzen ziren, gaur egun hondakinok, bitrifikatu, hau da, hondakinak kristalera eranstea, eta instalazio berezi batzuetan gordetzen dute. Bukatzeko arazorik larriena uraren kutsadura da. Ura erabiltzen dute makinak hozteko, ondoren ur hau ibaietara botatzen dute. Jarduera honek bi arazo dakartza ondorio larriekin: alde batetik ura berotu egiten da eta honek ibaiaren tenperatura igotzen du, ekosistema desorekatuz. Bestetik larriena, ura kutsatu egiten dela da eta honek animalia guztiak hiltzen ditu.
Uranio
Uranioa elementu kimiko bat da, U ikurra eta 92 zenbaki atomikoa dituena. Gogorra, distiratsua eta erradioaktiboa da.Naturan, isotopo ugarienak Uranio-238 eta Uranio-235 dira. Erdibizitza luzea dute biek (4,5 x 109 eta 7,1 x 108 urte, hurrenez hurren). U-235 isotopoa neutroien bidez fisiona daiteke, eta erreaktore nuklearretan erabiltzen den erregai nagusia da. Uraniometala , uranio oxidoa eta uranio karburoa dira erregaitzat erabiltzen diren uranio-forma nagusiak. Kritikotasunera heltzeko, erreaktore batzuek uranio aberastuko erregaia behar dute. Uranioa aberastua uranio-235aren ehunekoa zertxobait handitua (%3-4) duena da. Uranio-238 material emankorra da, neutroiak atzemanez plutonioa -239 material fisionagarria ematen duelako.
Uranioa naturan agertzen den elementurik astunena da. Naturan dauden isotopo nagusiak uranio-238 (%99,2) eta uranio-235 (%0,7) dira. Energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da, bere fisio nuklearren bidez.

Lemoizko zentral nuklearra


Zentral nuklearraren argazkia
Lemoizko zentral nuklearra Lemoizen 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki nahi izan zuen zentral nuklearra da. Proiektu orokorrago baten parte zen eta lehenengoa Deban eraikitzekoa zen. Zentralaren aurka sorturiko mugimenduak Euskal Herriko historiaren zati bat markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta ETAk ere hainbat arduradun eta langile hil zituen, zentralaren aurka ere erasoak eginez. Zentralean eraikitzekoak ziren PWR motako 900 MWeko bi erreaktoreak ia bukatu ziren, baina ez ziren inoiz martxan jarri.

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra
Santa María de Garoñako Zentral Nuklearra .BWR motako sorkuntza elektrikoa duen zentral nuklearra da. 1971. urtean inauguratua izan zen -espainiar estatuko zaharrena da, hortaz- eta 2009 arte lanean egotea ezarrita dago. 460 MWko potentzia instalatua dauka.
Nuclenor taldeak kudeatzen du, zeinek %50a Endesak dauka eta beste %50 Iberdrolak.
Hainbat elkarte ekologistek nahiz alderdi politikoek zentral hau ixteko eskatu dute, bere akatsengatik eta hauek ekar ditzaketen arriskuengatik.

Bonba nuklearra fisioak edo fusioak eragindako erreakzio nuklearrarengatik ahalmen suntsikorra jasotzen duen arma da. Ahalmen txikiko bonba nuklaerrak ohiko lehergaiak baino askoz handiagoa da, eta arma bakarra ere hiri osoa hondatzeko gai da.
Gerragintzako historian, bitan baino ez dira arma nuklaerrak erabili, Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Lehenengoa, 1945eko abuztuaren 6an gertatu zen, AEBek "Little Boy" (Mutiltxoa) izeneko bonba Hiroshimaren gainean bota zutenean. Bigarrena, "Fat Man" (Gizon Lodia) hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian. Arma horien erabilpenaren ondorioz, 120.000 pertsonatik gora hil ziren unean bertan, eta gehiago denborak aurrera egin ahala.
Horren ostean, bonba nuklaerrak gutxi gorabehera 2.000 aldiz lehertu dituzte, aztertzeko eta erakusteko asmotan. Kronologikoki, horrelako armak eztandarazi dituzten herrialdeak honako hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Sobiet Batasuna, Erresuma Batua, Frantzia, Txina, India, Pakistan eta Ipar Korea. Beste herrialde batzuek, Israelek edo Hego Afrikak esaterako, izan litzakete arma nuklearrak, baina edota bere jabetza ez dute publikoki onartu, edota jabetzeko aldarrikapenek ez daukate egiaztapenik.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu