Teknofiloen albistegia

Euskal gastronomia: errezetak euskaraz on-line

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-04-27 : 10:04

Gastronomia Vasca webgunea ez da berria. Euskal gastronomiaren gaineko informazioa jasotzen du. Bertan dauden errezeta guztiak eta hiztegi osoa euskaratu berri dute. Webgunea Leioako Ostalaritza Eskolak landutakoa da.

Errezetak

Mota askotako errezetak biltzen dira webgunean: pintxoak, hasierako hotzak eta beroak, arrainak eta itsaskiak, haragiak eta hegaztiak, saltsak, gozogintza, okintza, kafeak, etab.

Errezeten barne, janarien elaborazioaren gaineko azalpenak ematen dira, baita osagaien zerrenda ere. Gainera, janariaren nutrizio informazioa ere eraskusten da, besteak beste.

Gomendaturiko errezeten tartea eta errezeta berrien zerrenda ere azaltzen da. Atal honetako edukia euskaraz irakurri daiteke.

Webgunean aukera ematen da nahi duenak errezeta bat bidaltzeko (atal hau euskaratzeke dago).

Hiztegia

Gastronomiaren gaineko hiztegia dago on-line, euskaraz. Jakien eta osagaien esparruko hitz ugari aurkitu daitezke bertan.

Webgunea, Leioako Ostalaritza Eskolak sortua da.

www.gastronomiavasca.net

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Guztiz ados nago zurekin. Lagun batek ezin du o... (Ane Segurado)
Zure abizena Etxeberria, Et..., 2016-04-29
Erabiltzailearen aurpegia
Antzerako zerbait MITek du: MIT Scene recogniti... (Uxune Martinez)
CaptionBot: argazki batean ..., 2016-04-27
Erabiltzailearen aurpegia
Amazonen Alexa laguntzailea lehen aldiz integra... (CodeSyntax)
Amazonen laguntzaile birtua..., 2016-03-09
Erabiltzailearen aurpegia
Gizon bat frankfurt bat jaten, %54ko antza ... (Azpitituluak Euskaraz)
CaptionBot: argazki batean ..., 2016-04-27
Erabiltzailearen aurpegia
Ea egia den! Ikaragarria izango litzateke. (Kepa Diegez)
Besorik gabeko haize-errota..., 2016-04-25

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago