Teknologia albisteak

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
2020-10-26 : 11:36

UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du bigarren urtez. 5.000 euroko bi diru-poltsa emango dira.

Deialdiaren ezaugarriak hauek dira:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 8 hilabetekoa izango da, diru-poltsa esleitzen den egunetik hasita.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Ikerketaren helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da.
  • Ikerketaren emaitza gisa txosten bat eta gutxienez euskarazko artikulu zientifiko bat (Uztaro, Ekaia, Euskarazko Hedabideen Urtekaria, Kondaira…) sortu beharko dira.
  • Horrez gain, ezagutza librea sortu, elkartrukatu edota zabaltzeko asmoa duten datuak edota programak sor litezke, beti lizentzia libreekin zabaltzeko modukoak.
  • 5.000 euroko 2 diru-poltsa aurreikusten dira. Nahi izanez gero Errenteriako Torrekuako HDGunean lan egiteko aukera izango dute irabazleek, “Ikerlari egoiliar” bezala.
  • Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte egongo da zabalik. UEUko webgunearen bidez aurkeztu beharko dira.

 

DEIALDI OSOA IKUSI

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago