Teknologia albisteak
1

Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-07 : 19:31
Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkarteak, lehiaketa berri eta sortzaile bat jarri du abian. HORMAKIN hitzak, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira. Osagai hauek, euskaraz egon ordez, askotan beste hizkuntza batzuetatik kopiatu eta zabaltzen ditugu, gure izaera hobeto islatzen dutelakoan. Gure asmoa joera horri aurre egitea da eta sare sozialetan gero eta mezu eta hormakin gehiago euskaraz sortzea eta zabaltzea. Horretarako hain zuzen, euskarazko hormakinen lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu. Hemen dituzu azalpenak eta parte hartzeko arauak:

Edozein zalantzarik izanez gero edo argibiderik behar izatekotan, gure posta elektronikora mezu bat helaraztea besterik ez duzue.
Amaitzeko, zuretzat eskari txiki bat: emaiezu zure lagunei lehiaketa honen berri. Bete ditzagun sarea sozialak euskarazko hormakinez!
 
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, SARIDUNAK aditzera emango ditugu. Bitartean, erabili zure sormena zure gustoko hormakin batzuk sortzeko!

Erantzunak

2014-11-19 : 08:59

'Hormakin' terminoarekin 'meme' euskaraz esateko modua adierazi nahi ote zuten? Galdera hori ikusi genuen Twitterren eta bi termino desberdin gisa ikusten dituela adierazi zigun Txopik, artikulu hau kargatu duenak.

https://twitter.com/Txopi/statuses/532942420842131456

Adibidez, Edu Lartzangurenen hau litzateke hormakin bat, uste dugu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago