Teknologia albisteak

Euskarazko rol joko bat idazten

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-15 : 09:11
Ia denetarik daukagu euskaraz gaur egun: telebistako fikzioa, eleberriak, poesia, bideojokoak... Baina ez dago, guk dakigula, euskarazko rol jokorik. Ez jatorrizkorik ez eta itzulpenik ere.
Egoerari buelta emateko aukerarik ote dagoen jakiteko asmoz, google doc bat zabaldu dugu, bakoitzak nahi lituzkeen ideiak uzteko bertan: girotzea, erreferentzia, istorioa, pertsonaiak, jokoaren mekanika... dena dago erabakitzeko.

Beraz, interesa duena sar dadila helbide honetan, eta utz ditzala bere ekarpenak. Agian oraindik euskarazko rol joko bat egingo dugu eta.


 

Erantzun

Sartu