Teknologia albisteak

Iraia Oiartzabal: "Estilo askotara egokitzen naiz, baina batez ere praktiko bezala definituko nuke nire estiloa"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-03 : 10:11

Iraia Oiartzabal, Pasai Antxon jaiotako euskal moda diseinatzailea da. 2005ean, Irungo Kunsthal eskolan, arte plastiko eta diseinuko ikasketak burutzen hasi zen, “paisajismo” arlorantz jotzen. Hemen, diseinu munduaren oinarri garrantzitsu bat hartu zuen, eta moda arloa jorratu nahi zuela konturatu zen.

Horrela, 2007an Bartzelonara joan zen Felicidad Duce goi mailako Moda Diseinuko eskolan moda ikasketak burutzera. Era berean Miguel Elola (Donostian Balenciagaren ikasle izandakoa) diseinatzailearekin lanean egon zen Bartzelonan duten goi joskuntzako tailerrean, eta han lortu zuen neurrira jantziak egiteko behar zuen jakituria.

Beraien eta familiaren babesarekin, Donostian bere goi joskuntzako tailerra irekitzera eman zuen salto 2011ean, eta gaur egun, garai bateko jostunek egiten zuten bezala, jantzi esklusiboak neurrira egiten ditu, diseinatzetik, azken ukituak emateraino.

Webgunea: http://iraiaoiartzabal.com/


BIDEO ELKARRIZKETA IKUSI

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago