Teknologia albisteak

“EITB, musika eta… kultura”

2015-10-19 : 09:46

Halaxe dio gure irrati publikoetako baten leloak, egunean hainbat aldiz tartekatzen digutena. Atzo ere hala egokitu zitzaidan entzun beharra. Une ezin hobean, egokitu ere.

Halaxe dio gure irrati publikoetako baten leloak, egunean hainbat aldiz tartekatzen digutena. Atzo ere hala egokitu zitzaidan entzun beharra. Une ezin hobean, egokitu ere: noiz, eta iragarki bitxi bat entzun ondoren. Nonbait beste hizkuntzaren bat jakin beharraz ohartarazi nahi zuten jendea, ez nion jarraitu kasu egiten eta ez nuen harrapatu zer saltzen zuten zehazki, hain bainengoen amorratuta. “—Zein da zure ingelesa maila?”

Antza, ingeles maila egokia izatea zeinen garrantzitsua den ikustarazteko ez dago ezer hoberik beren euskara maila deitoragarria lau haizetara zabaltzea baino. EITB, zein da zure lotsa maila? (ala ‘lots maila’ esan behar nuke?)

Lehengo lepotik burua

Bada denbora luzea euskararenganako errespetu-falta ikaragarria erakusten dutela gure medio publiko nagusian. Erreferentziala izan behar lukeen eragile batek halako aldrebeskeriak publikoki erabiltzea ez da inondik ere onargarria. Lortu dute berri-emanaldien orduan irratia itzaltzea, hainbesteko belarri-mina ematen didate, eta betiko nazkatzeko bidean jarri naute, poliki-poliki, baina gero eta bizkorrago. Seguru nago ez naizela bakarra. Ernegatze hutsak ez dit balio, ez nau asetzen, eta ez dut tematzeko asmo berezirik ere, baina uste dut sintoma kezkagarria ez ezik, arrisku handia ere badela, hizkuntzaren erabilera zuzenaren inguruko zalantzak argitu beharrean, erabilera zuzenaren bidez, gero eta handiagoak izatea lortzen ari direla.

Erantzun

Sartu