Teknologia albisteak

Musikariei zuzendutako hitzaldiak: jabetza intelektuala eta fiskalitatea

Erabiltzailearen aurpegia
2016-12-12 : 15:25

Musika Bulegoak eta Musikari elkarteak, Ainara LeGardonekin batera, "egile eskubide, jabetza intelektuala, gizarte segurantzako altak, fakturazioa" eta musikagintzarekin erlazionatutako beste hainbat gai landuko dituen hitzaldiak antolatuko dituzte. Hitzaldiak Iruñean, Bilbon eta Donostian izango dira aste honetan.


Ondorengo hiriburuetan izango dira:

IRUÑA, asteartea 13, Civivox Iturrama Kulturunea, 19:00tan
BILBO, osteguna 15, La Bolsa Ibaiondo Kulturunea, 19:00tan
DONOSTIA, ostirala 16, Udal Liburutegiko Sotoan 19:00tan

Hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Sarrera doan.

Erantzun

Sartu