Teknologia albisteak

2015eko Kilometroen abestia, herritarren baloreen isla

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-18 : 11:34
Usurbilgo hainbat musikariren artean osatu dute, Jakoba Errekondoren hitzak oinarri hartuta. Herriko hainbat musikariren artean sortu dute abestia, prentsaurrean azaldu dutenez: “Bakoitzak bere ideiak elkarbanatu ostean, abestia osatzeari ekin genion. Aipatzekoa da, abestiaren letrak shock egoeran utzi gintuela hasiera batean, ezohikoa eta irregularra baita, baina hori guztia gaindituta, letraren magiak bizia hartu zuen”.

Abestiaren sortze prozesua esperientzia berria izan da musikarientzat, haiek aitortu dutenez: “Dena izan da berria guztiontzat, ez baikenuen sekula elkarrekin jo; hortaz, hasierako pausuetatik estudioko orduetaraino, gozatu egin dugu elkarrekin”.


Kilometroen jaiaren antolaketa guztia eta gauzatzen diren ekimen guztiak oinarri batzuetatik abiatuta egiten ari gara, eta egingo ditugu. Hala azaldu du Eñaut Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak: “Udarregi Ikastola garatzen ari den Hezkuntza Proiektu berria bultzatzeaz gain, 2015eko Kilometroetan auzolanean, inklusibitatean, jasangarritasunean eta parekidetasunean sakontzeko lehen harriak jarri nahi dira; harri horien gainean eraiki nahi dugu, pixkanaka, usurbildarrontzat, gipuzkoarrontzat eta euskal herritarrontzat desio ditugun hezkuntza eta herri eredua”. Horiek dira, beraz, Usurbilgo Kilometroen jaia sustengatuko duten bost zutoinak.

Baina ez hori bakarrik, aurten Usurbilen egindako lanak hurrengo urte eta edizioetarako baliagarri eta erreferente izan nahi dutela ere nabarmendu du: “Honakoa ez da Usurbilen geldituko den proiektua: pixkanaka, Euskal Herri osoko proiektu bihurtu nahi dute”.

Horretara goaztean!

Erantzun

Sartu