Teknologia albisteak

Kutsadura larria Galdakaoko Formican

2016-04-21 : 09:21

Galdakaoko lantegiaren eraisketa hasi dela, hondakin kimikoak deskontaminatu ordez, tokian bertan lurperatzen ari direla erakusten duen bideo kezkagarri bat zabaltzen ari da Facebook sare sozialean.

2012an ‪Galdakaoko ‎Formica‬ren itxieraren kontra mobilizatu ginen arren, fabrikak itxi egin zuen azkenean, produkzioa deslokalizatu eta 200 langile inguru kalera joan ziren.

Abenduan jakin genuen, lurzoru horretan Bricomart enpresak saltoki-gune haundi bat jarri nahi zuela, "centro comercial" bat; eta horretarako, Galdakaoko udalak "Plan General de Ordenación Urbana (PGOU)" delakoa aldatu zuela, terreno horiek rekalifikatu zituela: zoru industriala zena, orain komertziala da.

Udalak ezagutarazi duenean, fabrika eraisteko lanen lehen fasea abiatu duela Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, "Ur Partzuergoak adierazi du lantegian bildutako likidoak husteko, garbitzeko eta eramateko lanetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatuko direla", Geuria Hego Uribeko herri komunikabidean irakur daitekeenez.

Aste honetan, hemen beheko bideo hau ikusi genuen Facebook sare sozialean (lotura). Formica zenaren instalazioak eraisten ari direla, bertan egindako aktibitateak sortutako toxikoak (fenol, formol, eta abar) tal-cual lurperatzen ari dira. Ez da deskontaminaziorik egiten. Lurrean dauden kimiko horiek guztiak zementoarekin tapatzen dira beste barik.

Hau kutsadura arazo larria da, eskertuko genuke difusioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago