Teknologia albisteak

Balio soziala aztergai, Gertuko komunikabideen 2. jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-28 : 11:49
Abenduaren 10ean, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, Gertuko komunikabideen 2. jardunaldia egingo da. Bigarren edizio honen ardatza hedabideen balio sozial izango da. Jardunaldia irekia da eta bertan parte hartuko dute, Euskal Herriko ordezkariez gain, Andaluziatik eta Kataluniatik etorritako adituak.
Jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak, eta helburua da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko gertuko komunikabideen egoera ezagutzea eta ezagutaraztea, eta unibertsitatearen, sektorearen eta administrazioaren elkargune izatea.  

Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen balio soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektua aurkeztuko du Hezikom ikerketa taldeak. Halaber, 2013-2014 ikasturtean, Tokikom elkartearen laguntzarekin egindako beste ikerketa baten emaitzak ere aurkeztuko ditu, estreinakoz: euskal Pirinioetako euskarazko komunikabideen egoera aztertu eta ikusi zein aukera dagoen elkarrekin plataforma digital bat sortzeko. Kataluniako eta Andaluziako tokiko komunikabideei buruz egindako ikerketak ere ezagutuko dira, bertako ikerlarien eskutik.

EGITARAUA
  • 09:00-09:15 Agurra eta jardunaldien aurkezpena. Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde akademikoa.
  • 09:15-09:35 Piriniotako tokiko komunikabideen azterketaren aurkezpena. Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea).
  • 09:35-09:55 Tokikomen aurkezpena. Berrikuntza bat, praktika ona, erronkak... Urko Aristi, Tokikomeko Lehendakaria.
  • 09:55-10:15 Berria Taldearen aurkezpena. Iban Arregi (Berria taldea).
  • 10:15-11:00 Nola saretzen ari diren tokiko hedabideak. Kataluniako esperientziak. Josep Àngel Guimerà (Universitat Autònoma de Barcelona).
  • 11:00-11:30 Atsedena.
  • 11:30-12:15 Situación de los medios de comunicación de proximidad en Andalucia. Rentabilidad Social de los medios de proximidad en Andalucia. Victoria Gabilondo eta Rocio Monedero (Universidad de Málaga).
  • 12:15-12:30 Komunikabideen Balio Soziala proiektuaren egoeraren aurkezpena. Aitor Zuberogoitia eta Txema Egaña (Mondragon Unibertsitatea).
  • 12:30-13:00 Administrazioaren aurkezpena. Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburuordea).
  • 13:00-13:30 Eztabaida, galderak.
  • 13:30-14:00 Luntxa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago