Besteak beste, Finlandiako Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko kide Leo Pakhin, enpresa-munduko aditu Koldo Saratxaga eta Jakin-eko zuzendari Lorea Agirre izango dira hizlarien artean. Horrekin batera, ‘Herri Hezitzailea’ egitasmoa ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, baita zenbait esperientzia esanguratsu ere; batzuk gertukoak, Pasaiako Haur eta Nerabeen Plana, esaterako, eta beste batzuk urrunagokoak, Bartzelonako El Martinet eskolako esperientzia, adibidez.
Dagoeneko ikusgai dago egitaraua. Izena emateko, berriz, bisitatu Hik Hasiren webgunea. Jardunaldien antolaketan, hezkuntzako, aisialdiako, euskarako eta kulturako 12 eragile izan ditu bidelagun Hik Hasik.
Erantzun
Sartu