Teknologia albisteak

Maiatzaren 16an hasiko da "Ostegun bidaiariak" lehiaketa Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-15 : 18:32
Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa Artemanen laguntzarekin. Hurrengo sei astetan, ostegunero (nahiz eta maiatzaren 29a asteazkena den), Aretxabaletako taberna ezberdin baten eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak.

Bidaia esperientzia hauek dira azken 5 urteotan Debagoienean jaio edo bizi diren gazteek bizi izan dituztenak, bidaia merkeak eta praktikoak, eta horregatik, bada, aukera paregabea dute entzuleek udarako ideiak jasotzeko. Lehenengo emanaldia Danubioa bizikletan familiarekin izango da, eta Paulaner tabernan eskainiko dute, 21:30ean. Bidaia merke eta praktikoak izan beharko dute, 30 eta 60 minutu arteko diaporama emanaldiak. Emanaldiaren ostean, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Hiru sari banatuko dituzte: sari nagusia (250 euro), bigarren saria (150 euro) eta hirugarren saria (100 euro). Hurrengo emanaldiak izango dira:

  • Maiatzak 23, Maroko, Orly tabernan, 21:30ean.
  • Maiatzak 29, Norvegia, Express tabernan, 22:00etan.
  • Ekainak 6, Polonia, Azkena tabernan 21:30ean.
  • Ekainak 13, Jira eta Bira, Akorde tabernan, 21:30ean.
  • Ekainak 20, Guatemala, Urbaltz tabernan, 21:30ean.

Erantzun

Sartu