Teknologia albisteak

'Maker kultura, egungo artisauak

Erabiltzailearen aurpegia
2016-06-14 : 12:03
‘Maker’ terminoak 2005ean sortutako ‘Make’ aldizkarian jatorria badu ere, betidanik ezagutu izan dugu eskuekin trebea den baten bat; trasteatzen orduak ematen dituena eta altxor gisa gordetzen duena beste edonork zaborrara botako lukeen hori. Zaila izaten da, ordea, maker profila zehaztea. Izan ere, gutxitan ematen da ezagutzaren elkarbanatzea eta kode irekiaren filosofia partekatzearen fenomenoa hain estilo ezberdineko profesionalen artean: artisauak, konpontzaileak, zaleak, asmatzaileak... makerrak gaur egungo ‘egileak’ dira. Oraingoan lau profesional, lau metodologia eta lau helburu ezberdin ezagutuko ditugu.

Hainbeste profil ezberdin ikusita, saia gaitezen denon artean maker-aren definizio argi bat osatzen...
Iñaki Albistur: Definizio zorrotzara helduz gero, gauzak fabrikatzeko prozesuan teknologia aplikatzen duena da makerra.
Paola Guimerans: Maker terminoak berez, ez du definizio zehatzik. Izan ere, jende ‘egilea’ esan nahi du. Maker bat gauzak egiten dituena da baina, ideia hau oso subjetiboa da...

Orduan, edonor maker izan daiteke?
Raquel Ares: Maker kultura DIY* mugimenduan oinarrituta badago ere, teknologia berriaz baliatzeko aurre ezagutza maila bat beharrezkoa da; kasu gehienetan diseinatzen jakin behar da, programatzen... Entzun izan dut guztiok maker bat dugula barruan, baina hori asko esatea da. Egia da edonork marrazteko gaitasuna duela baina ondo marrazteko teknika ikasi behar da.
Ivan Blasco: ‘Maker’ hitzaren ordez ‘mainatsua’ erabiliko bagenu, egokia litzateke. Izan ere, betidanik izan dira aparailuekin trastetazen ibili diren pertsonak baina horri ‘maker’ esaten zaio orain. Ezberdintasuna interneten datza, edozer gauza sortzeko behar duzun informazioa sarean topa daiteke eta horrek etengabe gauzak ikasteko aukera ematen dizu.
Oscar Martin: Garrantzitsuena espiritu sortzailea izatea da; kontsumitzaile hutsa izateari utzi zure gauzak fabrikatzeko, hori da gehien asebetetzen duena.

* ELKARRIZKETA OSOA GAZTEZULO.EUS WEBGUNEAN.

Erantzun

Sartu