Teknologia albisteak
1

Euskal Herriko 1. LOL txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-19 : 14:43
Dagoeneko hasiak gara Game Erauntsian joko desberdinen txapelketak antolatzen eta gaur (2014-12-19) iluntzean hasi eta asteburuan zehar Euskal Herriko lehen LOL txapelketa jokatzeari ekingo diogu. Gaur ostirala, 19.00ak aldera, hona konektatuz gero, zuzenean ikusi ahal izango duzue. Prestatu krispetak!!

LOL (League of Legends) mundu osoan aski ezaguna den MOBA (Multiplayer Online Battle Arena) modalitateko jokoa da. Jokoa e-sport (kirol elektroniko) moduan kontsideratuta dago eta guztiz doakoa da. Baina agian, mila hitzek baino irudi batek gehiago balio duenez, gure webgunetik hartutako @Patxito_o-ren adibide batekin hobeto ikusiko duzue:



Partidak jadanik finkatuta daude. Alde batetik Sergiok, megaauzmendi izango du aurkari. Ondoren afaltzeko tartetxo bat hartuko dugu eta ondoren iñigo27, basurderen aurka ikusi ahal izango dugu. Ikusi beharko dugu, aurreko Hearthstone txapelketan bezain abila den gure Sergio! Txapelketa oso interesgarria dago, nola ez!

Bi partidak ere, zuzenean emitituko dira webgunean txapelketaren orrialdetik (baliteke artikulu hau irakurtzean aukera hau oraindik ikusgarri ez egotea).



Arauak sinpleak izango dira:
  • Partida bakoitza bukatzerakoan pantaila argazki bat egin beharko dute jokalariek eta niri bidali. Era honetara irabazi edo galdu egin duten frogatuko dute jokalariek.
  • 1vs1 kontrako kanporaketa izango da, biren arteko finalera iritsi arte. TheProdigyEH lagun zerrendan eduki beharko dute , berau izango baita partida sortu eta komentatuko duen bat, Robouteguiliam handiarekin batera noski.
  • League of Legends-eko kontua izatea beharrezkoa izango da eta jolasa deskargatuta izatea. (Biak dohakoak dira).
  • "El Abismo de los Lamentos" (Hau da Aram bat) mapan izango da partida, aurretik esan bezala 1vs1.
  • Kanporaketak ostiral iluntzean izango lirateke, igandean berriz finala ta 3. postuaren lehia izango direlarik.


Bestelako txapelketak ere jolastu izan ditugu, Hearthstone jokoarenak alegia. Ez galdu aukera eta bisitatu txapelketen atala! AH! Eta onenak irabaz dezala!!

Bide batez, Hearthstone txapelketan Sergiok (txapelketaren garaileak) erabili zituen kartak zeintzuk izan ziren ikusi nahi badituzue, hemen erakusten digu bere sekretua:

Erantzunak

2014-12-19 : 19:54

Game Erauntsia da 2014ko albiste teknologiko onenetako bat euskaraz. Nire gogo eta interesetatik oso aparte dago jokoen kontu hori, baina uste dut oso inportantea dela egiten ari direna.

Webgunea sortu, komunitate bat piztu bertan... eta orain, lehiaketak zuzeneko emisioarekin esatari eta guzti!

19.00etako partida ikusi berri dut. Ez naiz ezertaz enteratu. Baina bi jokalari euskaldunek hor jardun dute elkarren kontra tiki-taka, eta beste bi esatari zeuden jokaldiak komentatzen.

Eta ikusi, egongelako telebista handian ikusi dut. Smart TVaren Youtube aplikazioaren bidez... une historiko bat bizi izan banu bezala izan da. Irudi bat itsasten dut, eta bideotxo bat ere bai segundu batzuekin.

Eskerrik asko. Sentsazioa izan dut etorkizuneko euskarazko telebista egongelara sartu zaidala.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago