Teknologia albisteak

% 80a baino gehiago Euskaltzaindiak gidaritza hartzearekin ados

2015-12-16 : 09:35

Euskaltzaindiari buruzko inkesta erantzun dutenen artean % 82,8a ados dago Euskaltzaindiak gidaritza hartzearekin, euskararen gizarte erabilera bideratzeko. Eta Euskaltzaindiak lehenengo pausoa eman du: 2016ko otsailean mintegi bat antolatu du "Euskara biziberritzeko erronkak aztertzeko" eta dei egin die parte hartzeko elkarte, erakunde eta pertsona guztiei, ez bakarrik entzule bezala, baita hizlari bezala ere.

Patxi Saez Beloki soziolinguistak Euskararen Egunean Euskaltzaindiari buruzko inkesta bat sareratu zuen eta hainbat hedabidetan Euskaltzaindiari proposamen eta eskutitz irekia ere argitaratu zuen Euskaltzaindiari eskari zehatz bat eginez: azken 50 urteotan euskararen normalizazioa lortzeko jarraitu den paradigma berritzeko eta, aldaketa hori egin ahal izateko, gidaritza hartzeko.

Euskaltzaindiak, aldiz, ohar ofizial batargitaratu du Patxi Saezek egindako eskari horri erantzunez: "2016ko otsailaren 12an, euskararen egoera aztertu eta aurrera begirako erronkak eta zereginak zehazteko, mintegia egingo du Euskaltzaindiak. Era horretan, Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendariak egindako eskaria bideratu nahi du Akademiak".

Inkestaz datu gehiago, Erabili.eus-en.


 

Erantzun

Sartu