Teknologia albisteak

INSPIRA STEAM sortu da, nesken bokazio teknologikoa sustatzeko proiektu aitzindaria

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-15 : 13:19

INSPIRA proiektua sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko profesionalek gauzatuko dute. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean (lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako neskekin jarriko da martxan). INSPIRAren fase pilotuan, 17 emakumezkok hartuko dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak ere zientzialariak eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan ari dira lanean: hezkuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan eta abar.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak bultzatzeko beharretik eta, bereziki, nesken artean bokazioa bultzatzeko premia handitik sortu da INSPIRA. Urtetik urtera jaisten doa teknologiako hezkuntza aukeratzen duten ikasleen kopurua. Eta emakumeei erreparatzen badiegu, askoz nabarmenagoak dira datuak. Nahiz eta Espainiako unibertsitate-sistemako ikasleen % 54,3 emakumezkoa izan, % 26,4raino jaisten da emakumezkoen ehunekoa arlo teknikoen titulazioetan, hala nola ingeniaritzan eta arkitekturan.

Elhuyar Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak sustatzen dute INSPIRA proiektua, Innobasqueren lankidetzarekin eta FECYTren laguntzarekin (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa-Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa).

Proiektua 6 gakotan

  • Hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
  • Neska-mutilek STEAM lanbideen berri izatea.
  • Herrialdearen garapena gizonezkoen eta emakumezkoen artean lortu beharraz kontzientziatzea.
  • Teknologiako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta haietara bideratzea.
  • Emakumezko teknologoak ikusgai bihurtzea eta haiei balioa ematea.

Gizartean dauden estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratzeko unean eraginik izan ez dezaten.

Erantzun

Sartu