Teknologia albisteak

Bikaintasuna zientzian eta berdintasuna hizpide atzo Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-14 : 17:07
Galdera honi erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak azaroaren 13an. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.

Berdintasunaz eta zientziaz hitz egitean, hainbat gauzaz ari gara: emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikustarazteaz, zientzian genero-dimentsioa txertatzeaz, zientzia-bokazioetan dagoen banaketaz, emakumeek zientziaren eta ikerketaren eremuan duten rolaz eta tokiaz, emakumeek ikertzeko lortzeko dituzten baliabideez... Elementu asko dira, eta, denetan, datuek berdintasun-eza adierazten dute.  

Gizartearen erdia ezagutza-sorkuntzan behar bezala ordezkatuta ez badago, bikaintasunaz hitz egiterik badago? Horri erantzuten saiatu ziren parte-hartzaileak.

Mahai-inguruan esandakoak Elhuyar aldizkarian irakurgai.

Erantzun

Sartu