Teknologia albisteak

Administrazioko testugintzaren lantegia (bi saio online eta bi aurrez aurreko), Patxi Petrirenarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-19 : 12:46

Administrazioko testugintzaren lantegian izena emateko epea ireki da gaur. Patxi Petrirena izango da irakaslea eta Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira saioak apirilean zehar. Izen ematea zabalik dago jadanik, gaur hasi eta apirilaren 5era arte.

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa. Lantegi izango da ikastaro baino gehiago, eta biltzen den jendeak eratuko eta mamituko du neurri handi batean haren emaitza. Patxi Petrirena izango da irakaslea. Lantegia apirilaren 12an hasiko da eta aurrez aurreko saioak apirilaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Izena emateko epea gaur ireki da: 2018ko martxoaren 19tik apirilaren 5era, biak barne.

Helburuak

  • Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.
  • Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.
  • Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.

Programa

Administrazioko testugintzaren panoramika bat ikusiko da lantegian, testu-multzo adierazgarri bat aukeratuta (irakasleak eta lantegikideek).

Testu horietan oinarrituta, itzulpengintzaren eta idazkuntzaren hainbat alderdi aztertuko ditugu: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseología, gramatika, lexikoa eta terminologia... Aurrez aurreko saioetan (3 orduko bi saio), azalpenak emango eta irizpideak alderatuko ditugu, eta material osagarria eskainiko.

Onlineko lanean, testuak bildu eta aztertu, foroen bidez iritziak jaso, eta ariketa batzuk egingo ditugu. Hiru foro izango dira sarean, gaiak antolatuago eramatearren: testu-antolamendua eta puntuazioa, lexikoa eta terminologia, eta gramatika.

Informazio gehiago eta izen ematea.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago