Teknologia albisteak

"Haur eta Gazte Literatura itzultzen" ikastaroa Bilbon, Manu López Gaseni irakaslearekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-02 : 12:45

Aurten, Bilbon antolatu dugu «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Euskararen Etxean izango da, 2018ko martxoaren 20an, 21ean eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago