Teknologia albisteak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2017ko deialdiaren esleipena

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-26 : 13:41

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.

 

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, hiru lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:

  • Friedrich Dürrenmatt, Der Richter und sein Henker - Itz.: Idoia Santamaría
  • Mario Benedetti, Primavera con una esquina rota - Itz.: Aiora Jaka
  • Fleur Jaeggy, Proleterka - Itz.: Miren Iriarte eta Fernando Rey

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garziak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Bakartxo Arrizabalagak (EIZIEk izendatua).

Erantzun

Sartu