Teknologia albisteak

'Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk' lantegia, Bego Montoriorekin

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-06 : 11:16

Komikiak itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Bego Montorio itzultzailearekin: «Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk». Donostian izango da, maiatzaren 3an, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea.

Komikia: bederatzigarren artea, literatur genero berezi bat…? Definizioetan luzatu gabe, itzultzaileontzat funtsezkoena den horri begiratuko diogu ikastaro labur honetan: zer itzuli behar da komiki batean?, ba al dute ezaugarri berezirik komikietako testuek?, zer itzulpen estrategia lehenetsi daitezke?

Eztabaida eta itzulpen praktika laburrak uztartuz, galdera horien erantzunak topatzen saiatuko gara.

Lantegia euskaraz izango da.

Erantzun

Sartu