Teknologia albisteak

Mendietako bideak txukuntzeko batzordea bihar, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-08 : 18:54
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimenaren barruan, Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz 500.000 euro inbertitzeko. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko batzordeak osatu dira. Bihar, asteazkena, 18:00etan, mendietako bidezidorrak txukuntzeko proiektuari buruzko bilera egingo dute Azkoitiko Elkargunean. 

EGITASMOEN EXEKUZIO BATZORDEA

Mendietako bidezidorrak txukundu (110.000 euro) Asteazkenean, hilaren 9an 18:00etan Azkoitiko Elkargunean

 
Mendietako bidezidorrak konpontzeko egitasmoan 110.000 euro bideratuko dituzte Urola Erdiko eskualdeetako udalerriek.

Partaidetzazko Aurrekontuak 2015

Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, eta Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du. Beste 500.000 euro izango dute eskualderako onuragarriak diren egitasmoetan inbertitzeko. Urola Erdiaz gain, Tolosaldera, Bidasoaldera eta Oarsoaldera ere hedatu du ekimena Foru Aldundiak.

Proposamenak jasotzeko epea Aste Santuaren ondoren abiatuko da lau eskualdeetan.

Erantzun

Sartu