Teknologia albisteak

Enpresarean azokarako egitaraua prest. Izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-24 : 18:48
Urriaren 23an egingo dugu 2014ko Enpresarean azoka eta dagoeneko prest dago jardunaldiaren egitaraua. Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronken inguruan jardungo dugu eta hori izango da solasaldi nagusiko gaia. Gai horren bueltan, beste zenbait solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru egingo dira. Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, bai bertaratzeko zein bakoitzaren enpresa, ideia edo negozioaren aurkezpen laburra egiteko ere (gehienez ere hiru minututan).

Egun osoan zehar beste profesional eta enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egitaraua:

8:30-9:00 Harrera eta dokumentazio-banaketa.

9:00-9:15 Aurkezpen instituzionala

9:15-10:15 Solasaldia: 'Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak'

Parte-hartzaileak:

10:15-11:00 Mahai-ingurua: 'Komertzio elektronikoa: bezero berriak, sarearen bitartez'

Parte-hartzaileak:

11:05-11:25 Negozioen aurkezpen laburrak. Izena emateko epea zabalik urriaren 10era bitartean.

11:25-11:40 Berrikuntzak. Negozio-eredu berriak. 3D inprimagailu tailerra, Hirudiren eskutik.

11:40-12:15 Kafea + Elkarlana + Fotokola

12:15-12:35 Donostia Sustapena: 'Ekonomia eta gizartearen garapena. Nola/ zertan lagundu ahal zaie ekintzaileei/ enpresei?'

Hizlaria: 

12:35-13:05 Negozioen aurkezpen laburrak. Izena emateko epea zabalik urriaren 10era bitartean.

13:05-13:30 Esperientzia arrakastatsuak: 'Nazioartean kokatutako enpresak dira krisiari aurre egiteko ondoen daudenak'

Parte-hartzaileak:

13:30-14:15 Solasaldia: 'Formazioa: etorkizuneko erronkak'

Parte-hartzaileak:

  • Edurne Bilbao. IMH (moderatzailea)
  • Iñaki Alegria. UEU
  • Julen Elgeta. Hetel
  • Deusto
  • Jon Altuna. MU

14:15 Elkarlanerako bazkaria.

*Parte-hartzaile batzuren izenak falta dira egitarauan; konfirmatu ahala jakinaraziko dizkizuegu.

Erantzun

Sartu