Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen arabera? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea:
Jarraibide horiek hainbat adibiderekin hornituta jarri ditugu Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.
Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat eskain nahi die Ziurtagiriaren Elkarteak jarraibide hauekin, ziurtagiridunen adibideekin hornituta.
Jarraibide hauen artetik 20 garrantzitsuenak-edo aukeratu eta Interneten zabalduko ditugu: astean hiru praktika egoki argitaratuko ditugu Berria.eus webgunean, Twitterren eta Facebooken, #BaiPraktikaEgokia hashtag-a erabilita.
Jarraibide hauen inguruko zalantzaren bat edo aholkuren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidean.
Erantzun
Sartu