Teknologia albisteak
17

Paperjale.eus jaio da: euskal liburuzaleen sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-14 : 16:27

Euskal idazle eta irakurleentzat sortutako sare sozial libre berria da Paperjale.eus. Irakurritako liburuak erregistratzeko aukera ematen du, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin... Abaraskak sortu du, software librea, euskara eta Fedibertsoa sustatzen dituen taldeak. Ez da martxan jartzen duten lehen sare sozial libre eta irekia. Aurrez PeerTube.eus sortu zuten bideoentzat, Pixelfed.eus argazkientzat eta Lemmy.eus foroentzat.

Publizitatea

50

Urtebete falta da 23. KORRIKArako!

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-14 : 09:12

Atzo izan zela dirudi, baina ia urte oso bat igaro da KORRIKAren 22. edizioari Amurrion hasiera eman genionetik, 2022ko martxoaren 31 horretan! Azkar pasatu al zaizue, ala? Hobe! Horrela, 23. KORRIKArako geratzen den urtea ere azkar pasatuko zaizue! Izan ere, aurten hurrengo edizioaren prestaketan g...

20

'Orainari', Ernairen Gazte Topaguneko kanta, entzungai dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-13 : 13:40

Josune Arakistain 'Süne' eta Moonshine Wagon arduratu dira aurtengo Ernairen Gazte Topagunerako abestia sortzeaz, Leire Vargasen hitzekin. 'Orainari' kantua atzo aurkeztu zuten, Elorrion, hain zuzen ere, eta gaur zabaldu dute bideoklipa gazte antolakundearen sare sozialen bidez. Egun osoko egitaraua prestatu zuen atzo Ernaik Elorrion.

16

'Orainari', Ernairen Gazte Topaguneko kanta, entzungai dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-13 : 10:18

Josune Arakistain 'Süne' eta Moonshine Wagon arduratu dira aurtengo Ernairen Gazte Topagunerako abestia sortzeaz, Leire Vargasen hitzekin. 'Orainari' kantua atzo aurkeztu zuten, Elorrion, hain zuzen ere, eta gaur zabaldu dute bideoklipa gazte antolakundearen sare sozialen bidez. Egun osoko egitaraua prestatu zuen atzo Ernaik Elorrion.

34

Felix Zubia: "Pertsona bat bere hizkuntzan ez artatzeak arriskuan jartzen du pertsona horren osasun arreta"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-13 : 00:44

Osasun etxea Euskara Itxaso Leon Kareaga | EITB Media Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Uliazpi Fundazioaren kasua izan du hizpide Euskadi Irratiko osasun Etxea irratsaioan, EAEko Justizia Auzitegiaren epaia ezagutu ondoren. Osasun arreta norberaren hizkuntzan jasotzeko eskubidea izan du hizpide igande honetan Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun Etxea irratsaioan, Uliazpi Fundazioaren kasuaren harira.

7

Abiadura Handiko Trena 4 urte barru amaituta egon liteke

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-12 : 23:09

Bideoa: Abiadura Handiko Trena 4 urte barru amaituta egon liteke. Euskal Y-a amaitzeko lanak kontaezinak dira. Gauzak horrela, 2027rako prest egotea aurreikusten du Espainiako Gobernuak.

152

Süne ft. Moonshine Wagon

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-12 : 21:14
30

NATO eta EBaren aurkako "Euskal Herri antiinperialista" aldarrikatu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-12 : 10:57

Ehundaka pertsona batu dira Bilbon larunbat arratsalde honetan Askapena, Herri Ekimena eta Bardenas Ya taldeek antolatutako NATO eta EBaren aurkako mobilizaziora "Euskal Herria antiinperialista" aldarrikatzeko. Azken asteetan beste hamarnaka eragileen atxikimendua izan du ere mobilizazioak. Ukrainiako gerraren inguruan sortutako krisi ekonomiko, energetiko, politiko eta militar larria "inperialismoaren estrategiaren emaitza" direla nabarmendu dute, eta egungo testuinguruak "urgentziaz" eskatzen duela "Euskal Herri antiinperialista eta internazionalista baten aldarria".

10

Harro Hadi dinamikak 'Txikia' gogoratu du Itsasondon

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-12 : 00:05

Apirilean 50 urte izango dira poliziak Eustakio Mendizabal Benito Txikia itsasondoarra Algortan (Bizkaia) tiroz hil zuenetik. Aste honetan Harro hadi Kantauri itsasoa dinamika eta manifestua aurkeztu dituzte Itsasondon. Euskal Herri osoko 50 eragilek sinatu dute manifestua, eta apirilera arte hainbat ekitaldi, solasaldi eta jarduera antolatu dituzte.

9

Hiru albiste on eta kezka baten itzala

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-11 : 21:58

Alderdi nafarren munizio politiko kutunenetakoak dira euskararen gaineko ikerketa eta txosten soziolinguistikoak. Zergatik? Datuei nondik begiratzen zaien, edozertarako balio dutelako. Gauza bat eta haren kontrakoa defenditzeko, kasuan-kasuan. Hala, UPNk eta PPk erabilera datu apalei erreparatu ohi diete, horrek justifikatzen duelakoan euskararen aldeko inbertsio oro neurrigabetzat jotzea.

10

Aranzadi Zientzia Elkartekoak Erdi Aroko gazteluaren bila dabiltza Gazteluaitzen

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-11 : 20:54

Oñatiko Udalak bultzatuta, indusketa arkeologikoak egiten ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Gazteluaitzen. Gaur han dira eta halaxe egingo dute bihar ere. Aranzadikoez gain, oñatiar batzuk ere batu dira indusketetara, besteak beste, Gure Bazterrak elkarteko kide bi. Goizean hasi ditu indusketak Gazteluaitzen Arantzadi Zientzia Elkarteak eta bihar ere han egongo dira.

14

Geurean arrotz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-11 : 20:12

Sarako irakasle batek zailagoa du Oiartzunen euskaraz eskolak ematea erdaraz jardungo duen irakasle batek Tolosan aritzea baino. Zergatik? Euskaraz lan egiteko, erdararen maila gorena eskatzen zaiolako. Zergatik? Ofizialki frantsesa dugulako. Euskalduna zigortu egiten dute Euskal Herrian. Horixe baieztatu du ELAk aste honetan egin duen salaketak: erdarazko maila altuena eskatzen zaio EAEn euskaraz aritu nahi duen Iparraldeko irakasleari.

10

Unai Larreategi alkategai duen hautagai zerrenda aurkeztu du EH Bilduk, "Soraluze pizteko gogoz"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-11 : 17:14

aiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Soraluzeko EH Bilduk. Koalizioak Unai Larreategi aurkeztu du alkategai eta hark “Soraluze pizteko gogoz” datorren lantaldea izango du alboan, udal jardunera lehen aldiz aurkeztu diren "aurpegi berriz" eta dagoeneko "eskarmentua" duten herritarrez osatua; “arlo ezberdinetan aditu eta arituak”. Generoari dagokionez, zerrenda parekidea da eta adinez, berriz, askotarikoa.

4

Bigarrenez loratu da anphora

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-11 : 11:19

"Hauxe da nire aurreneko disko pirata". Ironiaz laburbildu du Hautsi da Anphora zuzenean lana Ruper Ordorikak. Duela 40 urte pasa kaleratu zuen izen bereko diskoa musikariak, baina, Loraldia jaialdiaren eskariz, orduko kantuak berreskuratu eta kontzertu sorta bat antolatu zuten Bernardo Atxaga idazleak eta biek, joan den urtean.

16

Amaia Astobizak euskaratutako 'Puta zikinak' liburuari eraso egin diotela salatu du Katakrakek

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-10 : 23:01

Katakrak argitaletxearen arabera otsaila amaieran izan zen erasoa, Baionako liburudenda batean. “Guk argitaratutako Molly Smith eta Juno Mac idazleen ‘Puta zikinak. Sexu-langileen aldeko eskubideen aldeko borroka’ liburuaren ale guztiak erasotu zituen talde integrista eta transfobo batek. Ez zen ale bakar bat osorik eta txukun geratu”, salatu dute.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago