'Adimen artifiziala unibertsitatean: lagun, etsai edo kontrol-bide?' Galdera horrekin kafe kritikoa esaten den eztabaida espazioa antolatu du abenduaren 10ean Unibertsitate Kritikoa Sareak (UKS). Adimen artifizialari eta unibertsitatean duen zereginari buruz ideiak partekatzeko, eztabaidatzeko, elkarri entzuteko eta hausnartzeko espazio bat. Kafe eta pasta batzuen bueltan.
Topaketa izango da abenduaren 10ean 14.30etatik 17.00etara. Donostiako EHUren Ibaetako kanpuseko Carlos Santamaria zentroan, Txillardegi aretoa. Izen ematea, hemen, adi plaza mugatuak dira-eta.
Unibertsitate Kritikoa Sarea osatzen dute garapen GKEetako ordezkariek (Euskadiko GGKEen Koordinakundekoak), baita mugimendu sozialetako kideek eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta ikasleek ere. Hemen informazio gehiago: Uks.eus
Adi kafe kritikoaren kartelak zer dioen: "Kartel hau ez dago AArekin eginda, Adelak egin du."