Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mintzola mintegia 2026: euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketak

Sustatu
2026-10-25 09:52

Datorren azaroaren 5ean, 2026ko Mintzola Mintegia egingo da Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan (Luis Villasante Ikerketa Zentroa, Tolare baserria). Euskarazko ahozkotasunaren ikerketa egiten duen ekimena da Mintzola,  Euskaltzaindiak sustatua. Aurtengo mintegian azken 12 hilabetotan ikerketan sarituak izan diren eta master-amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dira.
Horiez gain, euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketaren oinarri teoriko-metodologikoak ere bai.

Mintegia goiz osokoa izango da, eta doakoa, aurrez izena emanda (detaileak hemen).

Egitaraua

  • 9.15: harrera.
  • Libe Miner | Euskararen erabilera eta hizkuntza-hautuak eskola-inguruneko ahozko interakzioetan: Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bateko kasu-azterketa
  • Aidé Elustondo | Orioko euskararen bilakaera fonologikoaren azterketa
  • Camila Utrera | Aisialdi antolatuaren eta euskararen erabilera informalaren arteko elkarreragina: kasu-azterketa
  • Martin Lopez | Dokumentazioa eta deskribapena: Ahotsak.eus eta ikerlanak alderatzen Busturialdeko euskararen kasuan
  • 11:00 - 11:30 Atsedenaldia
  • Izaro Urreta | Ahoskeraren lekua irakaskuntzan: euskara bigarren hizkuntza gisa helduaroan
  • Uxue Cárdenas | Hitzetik oholtzara: euskararen erabilera sustatzeko antzerkian oinarritutako proposamen didaktikoa
  • Maddi Ormazabal | Nola landu ahozkotasuna eskolan? Bilboko Miguel de Unamuno eskolako kasua
  • Unai Oiartzun (Siadeco) | Euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketa: oinarri teoriko-metodologikoak

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu