Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jaurlaritzaren webguneetan erorketa kateatua

Sustatu
2026-10-20 12:37

Gaur goizean Eusko Jaurlatitzaren webgune nagusia (Euskadi.eus) eta beste sareko zenbait zerbitzu, tartean Osakideta, Euskalmet, trafiko webgunea, eta Izenpe, jausita egon dira. Ez omen da izan eraso informatikoa, beste era bateko barne-huts bat baizik Jaurlaritzaren 'hodeian', jakinarazi dutenez. Une honetan webguneak bisitatu daitezke baina poliki dabiltza kargatzen.

Osakidetza, Euskadi.eus, Izenpe eta Euskalmeten webguneak, besteak beste, erori dira intzidentzia informatiko baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Gertakaria Euskadi.eus-eko hodeian sortu da eta, domino efektuaren gisa, horren mende dauden beste webgune batzuei ere eragin die; hala nola Euskalmeti, Trafikoari, Osakidetzari eta Izenperi.

Gasteizko Gobernuko iturriek adierazi dutenez, ez da zibereraso bat izan, "arazo informatiko bat baizik". Teknikariak lanean ari dira intzidentzia konpontzeko, eta horrek ordu batzuk har ditzake.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu