Sustatu logoa Teknologia albisteak

Waze euskaraz dago orain (kontuz: aplikazio israeldarra da)

Sustatu
2026-10-16 12:06

Waze aplikazioa euskaraz dago orain, eta biderako instrukzioak ere euskarazko ahotsez emateko gauza da. Google Maps moduko bat da, nonbait trafikoaren eta unean uneko gorabeherei buruzko datu berriagoak ematen dituena (ez gaude hain seguru hala ote den Euskal Herrian). Gauzatxo bat kontuan hartzeko: Israelgo enpresa teknologikoa da, batzuek boikotatu beharrekoen zerrendan daukate, eta herrialde batzuetan debekatua omen dago, adibidez Iraken joan den asteko erabaki baten ondorioz.

Webgunea euskaraz dagoela ikusi dugu, goiko adibideak erakusten duen bezala.

Eta aplikazioa ere bai, txukun euskaratuta. Bidaia planifikatzeko orduan, ordainsarien informazioa ere bai:

Ezarpenen orri bat:

Ahots/soinu ikonoan klikatuta hizkuntza mintzatuaren zerrendara iristen gara. Hizkuntza zerrendan ez da agertzen euskara, baina bilaketa bidez topatzen ahal duzu, eta agertzen da 'Leire', euskarazko ahotsa, emakumezko batena. Autoan zoazela ondo aritzen da euskaraz. Beste hizkuntza batzuetan ahots aukera gehiago daude, mordo bat ingelesez adibidez, gizonezko zein emakumezkoenak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu