Ikusi denbora errealean Flood Hub, uholdeak aurrikusteko Googleren AA sistema
Martxoan iragarri zuen Googlek Flood Hub martxan jarri zuela, uholde eta ekaitz handiak aurrikusteko adimen artifizialeko sistema. Gaur ematen duen irudian Herri Katalanetako kostaldean meterologia agentziak ematen dutenaren berdintsua ematen du.
Hau da duela minutu batzuk AEMET Espainiako eguraldi zerbitzuak zabaldu duena:

Eta hau da Flood Hub-en URL-ean ikusten duguna, euskaraz bide batez.

Ez dirudi muturrekoa markatzen duenik, baina arriskua bai.
Googleren Gemini adimen artifizialean oinarritzen omen da Flood Hub, Groundsource deitu dute eredu baten bidez. Eredu hiru libreki zabaldu duela dio Googlek eta 2.6 milioi gertaera meteorologiko historikoz hornitua dago (martxoan esan zutenez, ikus albistea, getaerak 5 milioi albistetarik atera zituztelarik).
Meteorologia zerbitzuen datu errealak jasotzen dituen arren, Flood Hubek ez omen ditu euri-radar lokalak erabiltzen (AEMETek ez bezala: ikusi zuenean radar hori hemen) eta zehaztasunari dagokionez 20 kilometro koadroko areak dira bere iragarpen unitateak. Hortaz, agian Espainiako Mediterraneoa bezalako eskualde garatu batean ez da meteorologia zerbitzu bat bezain ona, baina munduko eskualde batzuetan oso baliagarria dela diote Googlekoek.
Estekak:
- Googleren informazioa, hemen.
- Flood Hub: https://sites.research.google/floods/
- Flood Hub Euskal Herrian zentratua. Ostiral goiz honetan arazorik ez hemen,
Erantzunak kargatzen...