Teknologia albisteak

Berriak webgunea berritu du gaur, eta paperezko diseinua bihardanik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-11-20 : 09:24

Berria egunkariak jakinarazi du gaur bere diseinua berritu duela, "modu integralean, webgunean bezala papereko edizioan, eta Iruñeko Somos Errea estudioaren laguntza izan du lan horretan (...), webguneko testuak eta atalak argitsuagoak izango dira, eta irakurterrazagoak". 

Web edizioan, mugikorreko bistan berritu da nabarmen bereziki, aplikazio baten antzeko esperientzia eskainiz

Ikus beheko menu horretan, adibidez, azken berriak argi markatuta. Eta ondoan, Entzun Berria, podkastetan Berriak egin duen ahaleginaren erakusgarri.

Feature eta Graphik letra tipoak erabiliz egin dute berdiseinua, baina Berria izenaren tipo eta itxurak berean jarraitzen du.

Webgunearen egitura erabat aldatu da: BERRIAren azalean sartzen denak hobeto antolatuta aurkituko ditu eguneko albisteak, aktualitatea hobeto erakusteko aukera emango duen egitura batekin. Azal berrian, esku-eskura egongo dira eguneko eduki berri nagusiak, webgunearen hasieran. Podcastak, buletinak, bideoak eta IritziaKultura eta Kirola sailak ere nabarmenduta azalduko zaizkio irakurleari. Gainera, BERRIAren ustez garrantzitsuak diren hiru gairen gaineko lanketa hobetuko du: feminismoak, ingurumenak eta Mendia kanalak leku bereziak izango dituzte azalean.

Azaleko egituran behera jarraituta, herrialdeetako informazioek eta astean nabarmentzen diren gaiek atal berezi bana izango dute, eta edukiak sailka antolatuta agertuko dira azalaren bukaeran: Euskal HerriaMunduaEkonomiaBizigiro eta Komunikazioa

Bilatzailea ere berritua dator, azkar eta indartsu dabilela dirudi.

Zorionak Berria.eus, eta bihar, ikus dezagun paperekoa.

Erantzun

Sartu