Teknologia albisteak

Hizkuntza greba: zer izan zitekeen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-03 : 12:02

Irakurleen gutunen atalean agertu da, Argia aldizkarian, Joxe Migel Muguruza Eizagirrenen proposamena: "Hizkuntza greba". Dio Muguruzak: "Euskara erabiltzea ukatua eta oztopatua zaigun hainbat egoeretan, bidegabeki gehienetan, horri aurre egiteko tresna egokia izan daitekeela grebaren aldaera bat, Hizkuntza Greba, hain zuzen ere".

Greba modu hau deskribatzen du puntu batzuetan Joxe Migel Muruguzak:

  • Zertan litzatekeen: euskara erabiltzeko eskubidea urratua den egoeretan urraketa horri aurre eginez euskaraz egiteari irmo eustea, gugandik zerbait lortu nahi duen marka, enpresa edo erakundeari zera ulertarazteko, zerbait hori lortu nahi badu, gure euskaraz komunikatzeko hizkuntz eskubidea errespetatu beharko duela. (...)
  • Nori: euskal hiztunon hizkuntz eskubidea errespetatzen ez duenari. Enpresa eta marka komertzial handiak, erakunde publikoak eta euren ordezkariak… Erakunde publikoen artean nabarmentzekoak dira epaitegiak, Ertzaintza eta Osakidetza, hain zuzen, erakunde horiekiko harremanetan izanik zailenetakoa euskararen erabilera.
  • Nola: Euskalgintzan eta Herrigintzan diharduten eragileen arteko elkarrekintzarekin, Hizkuntza Greba egiteko denbora tarte bat ezarrita.

Laburpentxoa goiko puntu hauek. Gehiago daude testuan. Sakonago azalduta gutunean, Argian

Irudia, moldaketa sinple eta trakets bat, EHEk 2018an egindako deialdi bateko kartelarena.

Erantzun

Sartu