Teknologia albisteak

Iraultza Txikien Akanpada egingo da abuztuan Arteagan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-26 : 09:53

Arteagan (Bizkaian) egingo da abuztuaren 25 eta 29 bitartean, Iraultza Txikien Akanpada. 30 mahai inguru, hamar kultur emankizun, azoka eta manifestazioa antolatu dituzte, besteak beste.

Hiru espazio ezberdindu dituzte antolatzaileek:

  • elkarrekin gogoetatu,
  • elkarrekin eraiki,
  • elkarrekin borrokatu.

Espazio horietako bakoitzean jarduerak egongo dira aldi berean, goizetan txanda bakarrean, eta arratsaldetan bitan. Umeentzat ere hiru gune antolatu dituzte –sormen gunea, mugimendu gunea eta lasaitasun gunea–, goizez zein arratsaldez izango dira martxan.

Mahai inguruen gaitegiari dagokionez, egun herri mugimenduetan “bizirik” dauden eztabaidak eta borrokak ekartzeko ahalegina egin dute. Euskarari lehentasuna emango zaio eta itzulpen zerbitzua egongo da saio guztietan. Egitarauan emakumeak gehiagoa izatea bilatzeaz gain, ikuspegi feminista zeharkakoa eta integrala izatea bilatu dute.

Informazio gehiago, eta izena emateko, ita.eus webgunea bisitatu.

Erantzun

Sartu