Teknologia albisteak

Zein ederra ikusten den kanpo-espazioa Hubble teleskopioaren begietatik! #Hubble28

Erabiltzailearen aurpegia
NASA
2018-04-22 : 15:31

Hubble teleskopio espazialak 28 urte beteko ditu aste honetan (1990eko apirilaren 24an jarri zen orbitan). Urteurrena ospatzeko, hemen 28 urte hauetan Hubble teleskopioak atera dituen argazki zoragarrietako bat. Aintzira nebulosa da, lurretik 4.000 argi-urtera dagoen izar-haztegia. Hubble teleskopioa izan zen lurraren atmosferatik kanpo jarri zen lehenengo teleskopioa eta espazioaren ikerkuntzan aurrerapauso historikoa izan zen 1990ean. Harrezkero informazio ikaragarria eman du unibertsoaren egituraz, dinamikaz eta sorreraz. 2020an espazioratuko dute Hubble teleskopioaren ondorengo izango den James Webb teleskopioa.

Neurriak

Kapsulatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago