KLIKASI Azkue Fundazioak sortutako plataforma berria da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago. Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak. Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere. KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.
[#Euskara] #Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma jarri du martxan @AzkueFundazioak gaztezulo.eus/berriak/klikas… pic.twitter.com/R5K6h1QEis
#KLIKASI ezagutzen? #Hezkuntza baliabideak eta edukiak partekatzeko tresna da! gaztezulo.eus/berriak/klikas…… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzun
Sartu