Teknologia albisteak
32

Gaurko egunez jaio zen Marie Curie (1867), zientzian eta gizartean aitzindari

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-07 : 19:26

Gaurko egunez 1867an jaio zen Marie Curie. Zientzian ez ezik, gizartean ere aitzindari izan zen. Marie Curie (jatorriz Marie Sklodowska), eredugarria izan zen fisikaria eta matematikaria, Poloniako hiriburuan jaio zen, Varsovian. Gurasoak irakasleak zirenez, fisika eta kimikaren oinarrizko kontzeptu asko etxean ikasi zituen. XIX. mendearen bukaeran, fisikaren eta kimikaren esparrua erabat irauli zuten hainbat aurkikuntza egin ziren. Horietako bat, 1895ean, Röntgen-ek X izpiak aurkitu izana da. Aurkikuntza hori benetan harrigarria zen, izpi berri haiek material askotan barrena iragan zitezkeelako. Medikuntzarako aurrerapen ikaragarria izateaz aparte, Curie senar-emazteak erradiazioaren inguruan lan egitera bultzatu zituen aurkikuntza izan zen.

Guztia irakurri (aldizkaria.elhuyar.eus) »»

Txioak (32)

Erantzun

Sartu