Adin guztietako herritarrei zuzendutako mota guztietako antzezlanez gozatzeko aukera izango da azaroaren 1etik 26ra bitartean Azpeitian. Azaroaren 1ean zabalduko dute XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen teloia. Tetes de Mules antzerki konpainia arduratuko da hortaz, eta L'Entresort obra eskainiko dute plazan. Bi aldiz eskainiko dute antzezlana, 17:00etan eta 19:00etan, haurrei zein helduei zuzenduta. Bestalde, Erika Olaizola azpeitiarrak parte hartzen duen Francoren bilobali gutuna antzezlana izango da Soreasun taularatuko duten aurreneko obra. Azaroaren 26an, berriz, Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio omenduko dituzte. Topaketetarako sarrerak aurten aurreneko aldiz, aurrez, Internet bidez erosi ahal izango dira azpeitia.eus webgunean.
Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak uztarria.eus/aktualitatea/1… #Azpeitia #Kultura #Antzerkia pic.twitter.com/SKQLATRwSz
Antzerkizalea? Asteartean hasiko dira Azpeitiko XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak! uztarria.eus/aktualitatea/1… @uztarria… twitter.com/i/web/status/7…
Azaroaren 1etik 26ra ospatuko dira Azpeitian XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak. Info + estekan: uztarria.eus/aktualitatea/1…
[EUS] Azpeitiako Antzerki Topaketak hastear oso programa interesgarri batekin. Horren barruan, Azaroak 6an...... fb.me/taM9sXYC
Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak Azp... uztarria.eus/aktualitatea/1… | sustatu.eus/1477490370645 @uztarria bidez
Erantzun
Sartu