Teknologia albisteak

Seekios, doako erabilpeneko GPS baliza lapurtarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-22 : 08:56

Seekios enpresa lapurtarrak doako erabilpeneko GPS balizak kaleratuko ditu udazkenetik aurrera. Kapital gutxirekin sortutako enpresak crowdfunding kanpaina abiatu zuen, 30.000 euro lortzeko helburuarekin, eta aste honetan kanpainaren epea bete dutenean, 96.000 bildu dituzte.


GPS baliza bat da edonon jar dezakezun gailu txiki bat, gero urrutitik kontsultatu ahal izango duzuna non dagoen. Jarriozu zure zakurrari lepotik, norbaiten motxilan sartuta, nahi duzun tokian... Gero non dagoen jakiteko urrutiko kontsulta egin eta mapan kokapen zehatza lortuko duzu. Gaur egunean, mugikorreko app espezifiko batekin funtzionatzen duten zenbait baliza badaude merkatuan, baina hileroko harpidetza sistema bat behar dute horiek.

Seekios-en negozio eredua desberdina da: erabilpena doan izango da, baina kontsulta edo baliza programatzeko ekintza bakoitza iragarki baten ondoren egin beharko da. Beraz, publizitatea da erabilpen eredua, eta agian publizitatea geokokatua, suposatu daitekeenez. Diotenez, lantegitik 30.000 baliza ateratzeko prest daude, eta urritik aurrera banatzen hasteko.

Things Of Tomorrow izenarekin hasi zen martxan Angeluko enpresa hau, baina dagoeneko produktuaren izena ari dira erabiltzen. 14 laguneko taldea omen dira, eta fundatzaileen artean, Quentin Zimmermman, Stephan Arnas edo Joanes Andueza daude. Informazio gehiagorako, jarrai Seekios Facebook eta Twitterren.

Erantzun

Sartu