"Xabiroik 11 urte!" erakusketa gaurtik aurrera zabalik dago Donostian. XABIROI komiki-aldizkaria Ikastolen Elkarteak sortu zuen 2005ean eta Dani Fano marrazkilariak koordinatzen du. Euskarazko literatura grafikoa zabaltzeko asmoz ekin zion bideari, eta, era berean, komikiaren hizkuntza zuzen eta sintetikoaren bidez kalean erabiltzen den ahozko euskara jaso eta hornitzeko helburua ere badu. Euskal egileek egindako euskarazko komikia da, kalitate handiko irudi eta gidoiekin hornitua. Komikigunean Xabiroi aldizkariaren azal guztiekin eta bertan argitaratuak izan diren hainbat istorioren marrazki originalekin osatutako erakusketa dago ikusgai. Donostiako Komikigunean, uztailaren 15a arte. Ordutegia: 12:30-13:30 eta 18:00-19:00 (astelehenetik ostiralera).
2016.06.09. Xabiroik 11 urte! erakusketa gaurtik aurrera #Komikigunea-n kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/c… pic.twitter.com/HbJGaEaiDl
'Xabiroi' komikiaren inguruko erakusketa Donostian kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/component/c… | sustatu.eus/1465473681004 @KMKulturunea bidez
Erantzun
Sartu