Teknologia albisteak
13

Europako hizkuntza komunitateen topaleku izango da Donostia abenduan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-24 : 09:59

Abenduan Donostiako Kursaalen bat egingo dute Europako hizkuntza komunitateek hizkuntza eskubideen eta aniztasunaren inguruko ekarpena egiteko. Unesco Etxeak antolatuko du abenduaren 15ean eta 16an Donostian izango den Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa. Kontseiluak Foroan aurkeztuko du Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, eta abenduaren 17an ekitaldi publiko batean jendaurreratuko du. Protokoloa hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri zehatzak proposatzen dituen dokumentua izango da. Dokumentua osatzeko prozesua bere fase aberatsenean sartu da: gizarte eragileen ekarpenak Protokoloa mamitzen ari dira bai Euskal Herrian eta baita Europa mailan ere.

Guztia irakurri (dss2016.eu) »»

Txioak (13)

Erantzun

Sartu