Teknologia albisteak

Espazioraino eta buelta maite zaitut, GoPro

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-13 : 06:59

Go Pro kamerekin irudi ikusgarriak lor daitezke, baina markak berak marketing asmoekin egiten dituen bideoetan baino ikusgarriagoak, kostatuko zaizue.

Goiko bideo hori espaziogintzan saiatzen ari den enpresa berri horietako baten jaurtiketan egin zuten. Iazko azaroan izan zen UP Aerospace Inc.-ek prestaturiko Maraia Capsule kohetearen froga, eta Go Pro kamerekin iritsi zen 120 kilometroko altueraraino. Ondoren, kamerak jausi egin ziren, eta hori ere bideoan ageri da. Hala ere, Euskal Herrian egindako Txantxiku 1-aren bidaia espaziala ere bikaina iruditu zitzaigun, konparaziorako.



Testak egiten ari da UP Aerospace Inc., beste enpresa batzuk bezala, NASA eta espazio-agentzien negozio publikoan salmentak egiteko asmoz.

Go Pro-ri dagokionez, hemen duzue beste bideo ikusgarri bat. Kasu honetan pelikano baten mokoan jarri zuten kamera.

Erantzun

Sartu