Teknologia albisteak

Kanpoko eskolen bisitaldiak Hirukiden

Erabiltzailearen aurpegia
Hirukide (Tolosa)
2016-05-07 : 14:42

Pozik gaude HIRUKIDE ikastetxearen inguruan sortzen ari garen interesagatik. Tolosan, geroz eta jende gehiagok konfiantzaz adierazten ditu bertako berrikuntzen aurrerapausoak. Baina hori ez da hor geratzen, eskualdean, Euskadin eta kanpoko hezkuntza inguruko profesionalek ere bide beretik jo dute. Adibide moduan, oraintxe bi egunetan interesa azaldu duten ia 50 IRAKASLE ditugu (Euskadikoak gehienak, Bartzelona, Madrid, Burgos...). Hauek, Hirukideko esperientziatik, eredugarria den guztia etxeratzen saiatuko dira.

ARGIA astekariak ere, 2506 alean (maiatzaren 7ko datarekin kalean dugun horretan) Hirukideko Proiektu Berritzailearen martxa azaltzen da eta Estitxu Eizagirrek hala ematen dio hasiera hemen ikusitakoari: Zortzi adimen mota deskribatzen ditu Gardnerrek. Pertsona bakoitzak adimen mota batzuk ditu garatuen eta hauen bidez errazago barneratzen ditu ikasgaiak. Aldiz, eskoletan ohikoa da ikasle denentzat azalpenak ia erabat testuen eta zenbakien bidez ematea. Tolosako Hirukide ikastetxean bederatzi adimen jokoan jarriz lantzen dituzte gaiak. Bertara jo dugu metodologia hau praktikatik ezagutzera eta Pello Agirrezabal zuzendariak eta Txaro Etxeberria orientatzaileak egin dizkigute gidari lanak: “Gu, egiten dugunaz bakarrik mintzo gara. Ez gara teorialariak, baina gure eskola, hori primeran ezagutzen dugu”. Jarraipena Argian duzue.

Hemengo argazki hauek gaurko bixitaldian lehen bi ordutakoak dira. Eskolak normaltasunez lana egin du, eta horrek, momentuan zirrara sortzen du. Elkarrekin bizi izan duguna ez zaie sekula ahaztuko.

Erantzun

Sartu